2011/11/20

5 URTEKOAK LIBURUTEGIAN


Daramatzate aste batzuk liburutegira etortzen 5.urtekoak eta betiko moduan, oso pozik hurbiltzen dira hona. Irakurri, jolastu, ipuinak entzun, arbela digitala erabili eta abar egiten ditugu hemen. Oso talde majua da hau eta oso pozik nago haiekin!

BURUKO HURA

Zein polita den liburu hau eta zenbat barre egiten ditugu liburutegian irakurtzen dudan bakoitzean. Arrakasta izan nahi baduzu liburu batekin, aukera hau ezin hobea da, benetan!!!!

4 URTEKOAK LIBURUTEGIAN


4 urtetako umeak astelehenetan etortzen dira liburutegira. Lehenengo astean elkar ezagutu egin behar eta liburtegiko dinamika ezagutu behar dute umeek. Konfidantza hartuta, gero eta pozago egongo dira liburutegian.